|
Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege
Organikoaren 5. artikuluan (hemendik aurrera DPBLO) eta
Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren
Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean (hemendik
aurrera IGMEL) xedatu dena betez, PUENTE-COLGANTE.COMek
(Transbordador de Vizcaya, S.L. sozietatea) hauxe jakinarazten
dizu: web gune honetako erregistro elektronikoko formularioak
beteta emandako datu pertsonalak, edo PUENTE-COLGANTE.COMek
nabigazioaren, kontsultaren, eskaeren edo beste zerbitzu edo
produktuen kontratazioaren bidez eskuraturiko bestelako datuak,
edo PUENTE-COLGANTE.COMek egun honetan eskainitako zerbitzuak
ematean izandako edozein transakzio edo eragiketaren
ondoriozkoak, fitxategi jakin batean bilduko dira eta erantzulea
PUENTE-COLGANTE.COM izango da. Enpresa horren egoitza nagusiak
erabili ahal izango du datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko,
ezeztatzeko eta aurkaratzeko eskubidea, legean ezarritako moduan
eta baldintzetan. Erosoagoa izan dakizun, eskubideak erabili
ahal izango dira posta elektroniko honetan sartuz:
puente-colgante@puente-colgante.com.
Edozein datu pertsonal aldatzen bada, horren berri
PUENTE-COLGANTE.COM gunean emateko eskatzen dizugu,
zertarako-eta PUENTE-COLGANTE.COMeko fitxategietan dagoen
informazioa uneoro eguneratuta egoteko eta akatsik ez izateko.
Halaber, legeari buruzko ohar hori onartuta, bildutako
informazioa eta datu pertsonalak zehatzak eta egiazkoak direla
aitortzen du.
PUENTE-COLGANTE.COM guneak, datu pertsonalen erabateko
isilekotasunari eustea eta datu horiek soilik esandako
helburuetarako erabiltzea hitzartu du. PUENTE-COLGANTE.COM
guneak jakinarazten dizue datu pertsonalen segurtasuna
bermatzeko teknikaren eta antolaketaren aldetik hartu beharreko
neurriak ezarrita dituela, baita datuok baimenik gabe aldatzea,
galtzea eta tratatzea saihesteko ere, betiere teknologiaren
egoera, bildutako datu motak eta horien inguruan dauden
arriskuak ikusita, dela giza ekintzaren ondoriozkoak, dela
ingurune fisiko edo naturalaren ondoriozkoak, hori guztia Datu
Pertsonalak dituzten Fitxategi Automatizatuen Segurtasun
Neurriei buruzko Araudia onetsi duen ekainaren 11ko 994/1999
Errege Dekretuan, DPBLOren 9. artikuluan eta uztailaren 11ko
34/2002 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
|