SARIAK ETA AINTZATESPENAK (1. orrialdea) [ 1 2 3 4 5 ]


Jarraian, Zubiak 1999tik 2007ra arte jaso dituen sari eta aintzatespenen zerrenda emango dizuegu. Emakidaren titularra El Transbordador de Vizcaya, S. L. enpresa da.

Gizadiaren Ondareari buruzko Adierazpena 2006-2007
Euskadin emandako era horretako 1. saria eta Espainiako estatuko lehena
XIX. mendeko industri arkitektura izendatzeko

Prestakuntza-lan handien ostean, hain zuzen ere Eusko Jaurlaritzak eta Madrilgo gobernuak elkarlanean hasi zirenetik 2004. urtean, 2006ko uztailaren 13an, Vilniusen (Lituaniako hiriburua), UNESCOren Munduko Batzordeak (400 kidez osatua) Gizadiaren Ondare izendatu zuen Bizkaia Zubia haren Batzorde Exekutiboaren bidez. Batzorde horretako kide guztiek aho batez onetsi zuten adierazpena.

Adierazpen horren ekitaldian, Arantza Arzamendi Ondareko zuzendari nagusia izan zen Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria, eta Madrilgo gobernukoa, berriz, Julian Martínez jauna, Arte Ederretako eta Kultur Ondasunetako zuzendari nagusia eta Ondare Historikoa babesteko zuzendariorde nagusia den Luis Lafuente jauna. Bestalde, Italiako ordezkaria izan zen UNESCOren Munduko Ondare Zentroko zuzendaria, Franccesco Bandarin jauna.

UNESCOk aintzatespen hori eman zion Bizkaia Zubi Esekiari, bi irizpide hauek oinarri hartuta:

1.- Zubiak "itsasadarraren estuarioari gehikuntza ikusgarria emanik, estetikaren aldetik atsegina izanik eta sormen teknikoaren adierazpen bikaina ekarrita, forma eta funtzioaren arteko erabateko erlazio egokia islatzen duela irizten zaio". Bestela esanda, lan harrigarria da, edertasuna, estetika eta funtzionaltasuna ezin hobeto biltzen dituena.

2.- Honako hau ere uste dut Zubi Esekiari buruz: "Transbordadorearen mekanismoa garatuta eta burdinaren teknologia eta altzairuzko kable berriak batera erabiliz, eraikuntza modu berria sortu zuen eta horrek eragina izan zuen zubien garapenean hurrengo hamarkadetan mundu osoan. Gainera, teknologiak esportatu zituen Frantziatik eta Espainiatik". Beraz, Zubiak alde teknologikotik duen izaera berritzailea azpimarratu nahi izan du UNESCOk, baita horrelako eraikuntza motetan aitzindaria izana ere.

Otsailaren 24an, Carmen Calvo Poyato kultura ministro andreak ziurtagiri bat eman zion Zubiari, Zubi Esekia UNESCOren Gizadiaren ondarea dela egiaztatzen duena. Zubia Gizadiaren Ondare lez inskribatu zen 2007ko maiatzaren 23an Portugaleteko Jabetzaren Erregistroan.

Hurrengoa >