SARIAK ETA AINTZATESPENAK (4. orrialdea) [ 1 2 3 4 5 ]

 
El Correo Saria (2005)

El Transbordador de Vizcaya, S.L.k eginiko lanaren onarpena

Europako Kontseiluaren ohorezko aipamena (2005)

El Transbordador de Vizcaya S.L.k eginiko lanaren onarpena Pirinioetako Burdin Ibilbidea sustatzeagatik; izan ere, ibilbide horren barruan dago Industri Ondare gisa.

Getxoko Denda Batuen Saria (2006)

El Transbordador de Vizcaya S.L.ren enpresa ibilbidearen onarpena, Getxo Udalerriko zerbitzuen sektorea sustatzen laguntzeagatik.

Bizkaiko Erakusleihoen Lehiaketako XII. Saria (2006)

Bilboko Merkataritza Ganberak Ehun Urteko Dendei emana.

Ascobi Saria (2006)

Bizkaiko Sustatzaile eta Eraikitzaileen Elkarteak Euskalduna Jauregian emana 2007ko otsailaren 1ean, Bizkaia Zubiak Bizkaia eraikitzeko egin duen ekarpena saritzeko.

Saguzar Taldearen ohorezko aipamena (2007)

Saguzar Taldeak 2007ko urtarrilaren 19an emana, Bizkaia Zubia Gizadiaren Ondareen zerrendan sartu izanagatik; lehenbiziko ondarea da Euskal Herrian eta Espainiako estatuko lehen industri ondarea. Izan ere, Bizkaiko arte eta literaturaren arloko ordezkariek osatzen dute talde hori. Sariak Bilboko Sozietatearen aretoetan eman ziren, eta Talde horretako kide guztiek hartu zuten parte.

< Aurrekoa | Hurrengoa >