|
|
|
HISTORIA |
|
INFORMAZIOA |
HISTORIA |
JARDUERAK |
ERRESERBAK |
POSTALAK |
|
|
Aurkibidea
begiratu ahal duzu saguaren eskuineko botoia pultsatzen |
|
Bizkaiko
Zubi Esekia oso beteranoa izan arren, badira antzeko beste eraikuntza
batzuen aurrekariak XVI. mendeaz geroztik.
Zubi
arkaiko haiek ibai eta estuario zabalak zeharkatzeko erabili ohi
ziren Europako beste herrialde batzuetan.
|
|
Alberto Palacio jaunak -arkitekto eta injineru
bizkaitarrak- Nerbioi ibaiaren bokaleko bi aldeak batuko zituen
sistema eraikitzeko proiektua garatzen hasi zenean, jakitun handia
zen heinean, guztiz lan zehatza egin zuen. Garai hartan zeuden ia
aukera guzti-guztiak aztertu zituen.
Errei gaineko transbordadorea (ezkerreko argazkian ikusten dena
bezalakoa), ur gaineko gabarrak eta era guztietako zubiak: birakariak,
altxagarriak, kulunkariak, itsaspekoak, goratuak...
Guztiak baztertu ziren bere azterlan teknikoa ikusi ondoren,
Palacio Zubi Transbordadore izena eman zion bere asmakuntzara
iritsi arte. Diseinu honek eskakizun guztiak betetzen zituen :
|
pasaiariak eta zama eramateko aukera.
Itsasuntzien
bidea ez eragoztea.
Eraikuntza-kostu
neurritsua.
Eguraldi
txarraren eta beste gora-behera batzuen aurrean, zerbitzu erregularra
ziurtatzea.
|
|
| |
Horrela,
sinbolo baten historia hasi zen. Bere garaiko injinerutzaren miraria
baino askoz ere gehiago izan den sinboloa, horrela ere deitu izan
baitzaio. Altzairuzko ametsa, bere bizi-pragmatismoa eta eztabaida
mundutarrak gaindituz, eskualde oso baten, herri oso baten sinbolo
bilakatuko zena. |
Hiru
proiektu aterako ziren argitara, behin-betikoari onespena eman aurretik,
eraikuntza-kostuak gutxitzeko helburua lortu nahian. Behin-betiko
proiektuak alde batera uzten du errei gisa kableak erabiltzeko aukera
(teleferikoen moduan) eta erreien euskarri izango diren bi habe
horizontaletan oinarritutako egituraren alde egiten du, bi aldeetako
kaien gainean finkatutako lau zutabe edo dorreen gainean ezarririk. |
|
|
|
Eraikuntzaren
jatorrizko eskema |
| Proiektuaren
datu batzuk:
Zutabeek
43 metrotik gorako altuera zuten.
Lau dorre
edo zutabeen zimentazioak ezartzeko indusketak 10 metroko sakonera
hartu zuen.
Jatorrizko
bagoiaren neurriak 10x5 metrokoak ziren.
|
|
 |
Erregearen izenean Agintean zegoen Erreginak
emandako Errege Aginduaren bitartez Fomentoko Ministerioaren onespena
lortu eta behin, proiektua errealitate bihurtu zen.
Emakida 1890eko otsailaren 12an gauzatu zen, hiru hilabete geroago
eratu zen eraikuntza burutu zuen eta lehen esleipenduna izango
zen "M.A. de Palacio y Cía" sozietatea.
Sozietateak egindako Akziodunen lehen Batzarrean, Alberto Palacio
jaunak, gainontzekoei zabaldu zien bere grina, gehiengoak gogo
biziz onartu zituen zenbait proiektu gehigarri aurkeztuz.
Proiektu horien artean, oinezkoek zubia zeharkatu ahal izateko
erdiko pasabidea zegoen, baita igogailuak eta aparteko ikuspegia
izango zuten ostalaritza-zerbitzuak martxan jartzea ere. Mende
luze bat geroago, Bizkaiko Transbordgdorea Sozietateak, gaur egungo
esleipendunak, bete ez ziren amets horietako batzuk egia bihurtuko
ditu. . Ikus
etorkizuna atala>>
|
|
|
Lan-taldea osatu eta proiektua prest zegoela,
obrak 1890eko apirilaren 10ean hasi ziren Portugaleteko ibaialdean.
Kontratista Arnodín jauna izan zen, lehen kontratista
zena eta obrak hastera ere iritsi ez zena, Alonso jauna, tragikoki
zendu ondoren Alberto Palacio jaunak hautatu zuena.
Lehenengo lana lurraren prospekzioa izan zen. Izan ere, aukeratutako
kokalekuan, zenbait urte lehenago hondartza baitzegoen, eta lurpeko
hondarra arazogarri gertatzen zen obrari ekiteko garaian.
Lurrak prestatzean izandako gora-beherak gainditu eta berehala,
obrei abiadura bizian ekin zitzaien. Indusketak egin eta gero,
zimentazioa gauzatu eta, honen gainean, zurezko aldamioen laguntzaz,
zatika altxatu ziren dorreak edo zutabeak.
Burdinazko egituraren junturak, hasieran bernoen bitartez egin
baziren ere, errematxez ordeztu ziren; urruti zegoen oraindik
"soldadura" arazo horiek konpontzera iritsiko zen garaia.
Dorreak erabat eraiki eta gero, lokarriak eta kontralokarriak
instalatu ziren, ondoren dorreen gainean ezarririk bi aldeeak
elkartuko zituzten habeak edo "oholtza" muntatu ahal
izateko.
Honen muntaia ere zatika egin zelarik, zati horiek gabarra baten
gainetik igo ziren ezarrita geratu behar zuten lekuraino. Obraren
parte hau izan zen, eraikuntzaren kronikek diotenez, denetan konplexuena,
besteak errazak izan ez baziren ere.
|
|
Ametsa egia bihurtzen hasi zen bizilagun harrituen
begien aurrean, talde eraikitzailea harro eta pozik sentiaraziz,
Alberto Palacio jauna bereziki.
Zubi gaztearen egitura babesa eskainiz gailendu zen eta, ordurarte
helduezina zen bere garaieratik, zegoeneko berak ere osatzen zuen
paisajea atzeman zezakeen. Ezjakitun zegoen oraindik, etorkizunak,
gertatzekoak ziren aldaketen ohizkanpoko lekuko bihurtuko zuenaz.
Egitura nagusia ia erabat amaituta zegoela, pasaiariak eraman
behar zituen bagoia eraikitzeko unea heldua zen.
Jatorrizko bagoia oholez egina zen eta esekidura-kableen ainguralekuak
txapazko errefortzuez sendoturik zituen.
Diferentzia sozial handiak ziren garai hartan eta Zubia ez zen
horretatik kanpo geratu. Bagoian bi pasaia-klase zeuden, sare
batez bereizirik.
1. klaseko pasaiariek estalitako 3 eserleku-lerro zituzten, bagoiaren
bi aldeetara kokaturik eta, 2. klasekoek berriz, gurdi, merkantzia
eta animaliekin banatu behar zuten estali gabeko erdiko aldea.
|
 |
| Obrak
amaituta zeuden; denbora gutxi lehenago, bere sustatzaileek ere,
egin ahal izango ote zen zalantzan jartzen zuten proiektua, errealitate
bihurturik agertzen zitzaigun.
|
|
Bagoian 26
tona sartu zituzten eta, horrek, bere pisuarekin batera, 40 tona
osatzen zituen, hau da, lau aldiz funtzionamendu-zama. Bidaia
batzuk egin ziren, baldintza hauetan, eraikuntza berriaren portaera
egiaztatzeko.
Emaitza guztiz
egokia izan zenez, lan bakarra geratzen zen egiteko: inauguraziorako
guztia prestatzea.
|
 |
Ez zen Nerbioi itsasadarrerako egindako bakarra
izan Zubi Eseki Handieran proiektua. Garai hartan, iraultza teknologiko
bizia zegoen pil-pilean, bigarren "ilustrazio" baten parekoa.
Honek aztarna sakona utziko zuen iraultza industrialari estu lotuta
zegoen eskualdeko historia garaikidean.
Egoera honetan, zenbait proiektu eman ziren argitara. Burututakoaz
gain, Alberto Palacio jaunak beste bi zubi zeuzkan proiektaturik
Nerbioi ibaiari egiteko asmotan.
Bata, orduan egindakoaren berdina, Erandioko Basamortuan kokatuko
litzatekeena, eta bigarren bat "Puente Colosal Isabel II"
deiturikoa.
|
|
|
Tamesis ibaiaren gaineko Erdi Aroko zubi londrestarrak
inspirazio-iturri zituela, arkuen bidez uztarturiko zutabeen gainean
ezarri beharreko arkupe-moduko egitura izango zuen eta barruan instalazio
ugari hartuko zituen: erakusketa-aretoak, eta abar.
Baina, Alberto Palacio jaunaren proiektuez gain, 1891n Nerbioko
bi ertzak bat egiteko helburua zuen beste asmakizun bat agertu
zen.
Proiektugilea: Pedro María de Merlader jauna. Proiektua:
zubi birakari eskekia. Tamalez, proiektuak ez zuen behar adinako
laguntzarik izan eta bertan behera utzi zen.
|
 |
Bizkaiko Zubi Eseki Handiaren inaugurazioa 1893ko
uztailaren 28an izan zen, obrak hasi zirenetik hiru urte baino zerbait
gehiago igaro ondoren.
Inaugurazioa Hareetako hotel batean egindako oturuntza batez
hasi zelarik, gobernuko eta elizako agintari guztiak izan ziren
bertan. Bazkaria eta gero, meza eman zen bagoiaren barruan, eta
honen amaieran Algortako San Nikolas de Bariko bikarioak Zubia
bedeinkatu zuen.
Agintariei zegozkien ekintzak burutu ondoren, eraikinaren aurrean
bildutako ikusleek kontrolak gainditu eta bagoira oldartu ziren.
Ilunabarra arte funtzionatzen aritu zen, bisitari grinatsuen presioa
zela medio.
1893ko abuztuan, probintziara egindako bisitaldi ofiziala zela
bide, Isabel de Borbon Infantak Portugalete bisitatu zuen obra
berria ezagutzeko. Hain iruditu zitzaion atsegina, sei aldiz ere
egin zuen bidaia.
|
|
Bisita
amaitutakoan, Isabel Infanta andreak idatziz eskainitako argazkia
entregatu zion Alberto Palacio jaunari, jazoeraren oroigarri gisa. |
 |
Bizkaiko
Zubi Eseki Handia dugu, zalantzarik gabe, D.Alberto de Palacio y
Elissague bere diseinatzaile eta aparteko gizon honen lanen artean
nazioarteko sonarik handiena izan zuena.
Zubi Esekia izan zen, ezaugarri
horiek zituela, munduan eraikitako lehen obra.
Izan
ere, "Scientific American" aldizkariak 1869an (24 urte
lehenago) Mr. J.V. Morse injineruak diseinaturik New York eta
Brooklin arteko Zubi Eseki Transbordadore baten proiektua argitaratu
zuen eta 1914an argitaratutako zen "Enginneering Wonders
of the World"en lehen aleak 1873an (20 urte lehenago) Mr.
Charles Smith injineruak Middlesbrough eta Port Clarence artean
eraikitzeko egindako beste proiektu bat azaltzen zuen, baina,
ez bata eta ez bestea, ez ziren Bizkaiko Zubi Eseki Handia baino
lehen gauzatu.
|
|
|
Hau
izan zen beraz, genero honetan, bere garaiko injinerutzaren mundu-mailako
lehen obra itzela.
Nazioartean izen handia duten
burdinazko beste monumentu batzuekiko antzekotasuna, Eiffel dorrea
kasu, eta –Eiffel-Palacio– bi diseinatzaileen arteko
adiskidetasuna lagungarri izan ziren Zubi Esekia nazioartean ezagun
egiteko, eta lehena monumetu gisa berealdikoa bada, azken hau
erabilera praktiko handiagokoa. Pragmatismo horri zor dio ziurrenik
eraiki izana.
|
 |
Alfontso
XIII.a Erregea "Giralda" izeneko bere yatean etorri zen
Zubi Esekira bisita egitea Bilbaoko portuari egiten zion lehen behaketa
zela medio, egiten ari ziren obrak ikusteko.
Bisita
prestatzeko, Zubi Esekiaren zeharragan izar bat esekita jarri
nahi izan zen, baina tamalez itsasadarreko uretara erori zen bere
apaingarri-zeregina bete baino lehen.
|
Zubi
Esekia betidanik egon da inguruneko gizarte eta kultur gertakizunekin
estu loturik.
1893an
inauguratu zenetik, kultur jarduera ugariren harrera-leku, helburu
eta lekuko izan da.
|
Gure
ingurunean ezinbesteko eta aparteko osagai izanik, hamaika estropada
ikusi du, zirkorako eszenatoki izan da eta inprobisatutako elizarena
ere egin izan du. Lurrari bira eman dioten nabigazioen abiapuntu
izan da, zenbait filmetako aktore ere bai, funanbuluen eta arrisku
handiko kirolarien euskarri, ospakizun handietarako arkupe, pintore
eta idazleen musa eta jite ugariko erreibindikazioen nahitaezko
parte-hartzaile. |
|
|
|
Baina,
aldi berean, Nerbioi ibaia zeharkatu behar duten guztien eguneroko
pasabide kutuna ere izan da eta izaten jarraituko du.
Mende luze batean zehar izan du Bizkaiko obra monumentalen lehen
titulua eta duela gutxi, postu hori, Guggenheim Museoarekin partekatu
du. Beregandik jasoko ditu honek, zalantzarik gabe, zaharraren esperientzia
eta bere etengabeko lanak egunez egun ematen dion gaztetasunaren
gogo beroa. |
 |
1936ko gerra zibila piztu da eta Zubiak harriturik
ikusten ditu bere inguruko bizilagunak zer nolako jazoera makurretan
murgildurik dabiltzan. Zenbait bonbardaketan lehergailuren batzuk
jo ere egin zuten, baina, ez zuen oso kalte larririk jasan.
Azkenik, 1937ko ekainean, tropa nazionalak iristear zirela, Iparraldeko
Gudarosteko Injineruen batailoiak Nerbioi ibaia zeharkatzeko aukera
eskain zezaketen baliabide guztiak suntsitzeko agindua jaso zuen,
Francoren tropak igaro ez zitezen.
1937ko ekainaren 17ko goizaldean, leherketa batek heriotza-zauriak
eragin zizkion Zubi Esekiari eta bere zeharraga ibaira amildu
zen. Paradoxiko gertatzen bada ere, hilabete horretako 22an, bost
egun geroago, gerra eten zen.
Gerra amaitu eta bizitza normaltasun "berri" batera
itzuli zen arren, itsasadarrean hondoratuta jarraitu zuen Zubi
Esekiarentzat iragana eta geroa bereizten zituen unea ezarri zen.
Lekuko guztiengan bezalaxe, gerra zibilak arrasto sakonak utzi
zizkion eta, gure protagonistaren kasuan, erabat berreraiki beharra
eragin zion; izan ere, dorreak bakarrik geratu ziren zutik eta
hauek ere hondaturik.
|
|
|
|
Erregimen
berriak hartu zuen bere menpe Zubiaren administrazioa, ondoan agertzen
den garai hartako agiri originalak adierazten duen legez. Gure herriaren
historia garaikidearen pasarte berri bat -ia zortzi bosturteko iraun
behar zuena- hasi berria zen. |
|
|
Testuaren hitzez hitzeko transkripzioa :
COMISION
PROVINCIAL DE REINCORPORACION DE LOS COMBATIENTES AL TRABAJO
Sírvanse
comparecer en esta Comisión (dirección...), el próximo
lunes día 15 de los corrientes a las 11 de la mañana,
provistos de una relación jurada del personal ingresado en
esa entidad con posterioridad al 18 de Julio de 1.936, en la que
hagan constar, además de los nombres y apellidos, la edad,
cargo y la condición con que ingresaron, (si excombatientes,
mutilados, etc.).
Por
Dios, España y su Revolución Nacional-Sindicalista.
Bilbao,
10 de Junio de 1.942.
El
Comandante Presidente
(pie
izquierdo, encima del sello:
SALUDO
a FRANCO ¡¡ARRIBA ESPAÑA!!)
|
Zubia
suntsitu eta egun batzuren buruan, itsasadarra dragatzeko lanak
hasi ziren, itsasuntziak Sestaon kokaturiko Bizkaiko Labe Garaietara
eta Nerbioiko ertzetan zeuden beste industrietaraino iritsi ahal
izan zitezen.
Berreraikuntzak
oraindik 2 urte gehiago itxaron beharko zituen. Nahitaezko atsedenaldi
hau izan zen Zubiak bere mendetik gorako historia osoan hartutako
opor-garai bakarra.
|
 |
1939ko abuztuaren 5ean Bizkaiko Obra Publikoetako
Buruzagitzako Portuen Bulegoak 3880 zk. agindua emango du, Zubi
Esekiaren berrerainkuntzari onespena emanez.
Juan José Aracil bide-injinerua izango da berreraikitzeko
proiektuaren arduraduna, jatorrizkoaren aldean aldaketa batzuk
eginez.
Borreguero eta Lozano injineruek sinatutako beste proiektu batzuk,
jatorrizkoaren itxurari zorrozkiago eusten zioten arren, ez zuten
agintean zeudenen onespenik jaso, nahiz eta injineru hauek ere
Aracil jaunak zuzendutako azken proiektuan parte hartu zuten.
Obren zuzendari berria Luis Alberto Ribed Nieulant jauna izango
zen.
Aldaketarik garrantzitsuenen arrazoia, berreraikuntza onesteko
ezarritako baldintza eta eskakizunetan datza.
|
Aipagarrienak
hauek izan ziren :
Esekitze-sistema
Oholtza
edo zeharkako habeak
Goialdeko
orga
|
|
Obrak
gora-behera berezirik gabe garatu ziren eta, salbuespen bakarra,
obrak amaitu baino piska bat lehenago izandako eta kalte handirik
sortu ez zuen haizetea izan zen.
Azkenik, 1941eko ekainaren 19an,
berreraikuntza hasi eta ia bi urte geroago, zerbitzua berriro
abaiarazi zen.
Inaugurazioko
ekintzetan agintari guztiak izan ziren, obra publikoetako ministroa
zen Peña jauna barne eta, sekulako jendetza bildu zutelarik,
festa itzel bihurtu ziren.
|
 |
|
|
Bizkaiko Zubi Eseki Handia Martin Alberto de
Palacio y Elissague jaunak diseinatu zuen aparteko profesionala
eta, zalantzarik gabe, bere garaiko jakitun handia izan zenak.
Haurtzaroan gurasoak galdu zituen eta gertaera horrek berebiziko
eragina izango zuen bere bizitzan.
Oso gaztetandik Portugaleteko "Epalza" etxean bizi
izan zen. Garai hartatik ikasle bikaina zela erakutsi zuen.
|
1882.
urtean lizentziatu zen Arkitekturan Bartzelonako Arkitektura Eskolan,
bere promozioko lehena izanik eta, Klaustroaren erabakiz, errebalidarik
egin gabe. Ikasketa hauek burutu eta behin, Parisera joan eta jakintza-arlo
askotan aritu zen ikasten, hala nola injinerutza, matematika, astronomia
eta medikuntza, eta garai hartako zirujau ospetsuekin lankidetzan
ere aritu zen. |
|
1883an
Leonor de Arana e Iturribarria andrearekin ezkondu zen, aspaldiko
familia bilbotar aberats bateko ondorengoa berau. Lau seme-alaba
izan zituzten, hiru mutil eta hilabete gutxi zituela hilko zen neska
bat.
Obra eta proiektu ugari egin zuen eta, guztiak ere, berrikuntzaren
ildotik landuta. 1883-1884 urteetan Madrileko Erretiroko Kristalezko
Jauregia egin zuen Ricardo Velazquez Bosco lankide zuela. Obra honetan,
garai hartarako oso berrizaleak ziren teknikak aplikatu zituen,
hala nola burdinurtuzko albo-arkuteriak eta estalkirako beirazko
gangak, emaitza harrigarriak lortuz.
|
|
Denbora gutxi geroago ekin zion bere lanik estimatuena
izango zena, Palacio Zubi Transbordadorea, aztertzeari. Proiektu
hau Bizkaiko Zubi Eseki Handian gauzatu zen, bere motako lehena
mundu osoan.
Alberto jaunak bere bizitza osoan zehar egindako obra, azterlan
eta asmakuntzen proiektu ugariek eskaintzen digute bere ekimen,
prestakuntza sendo eta zabal eta izpiritu berrizalearen testigantza,
eta azken finean, bere lana gure artean bizirik utzi duen gizon
handi honen bikaintasuna erakusten digute.
Obrak zuzentzeko lan gogorra bere lankide itzaltzu baten esku
utzi zuen, Ferdinand Arnodín -sasoi hartan eraikitzaile
famatua-.
Arnodín jaunak, Bizkaiko Zubi Eseki Handia eraikitzen
hartutako esperientziari esker eta Alberto Palacio jaunaren konpainiak
emandako baimenaz, hurrengo urteetan mundu guztian eraikiko ziren
zenbait zubi transbordadoreren eraikuntzan parte hartu zuen modu
desberdinetan.
|
 |
Ugari
dira mende luze batez lanean jardun ondoren Bizkaiko Zubi Esekia
eszenatoki edo protagonista izan duten pasadizoak. Atal honetan,
hilero kontatuko dugu bildurik ditugun istorio bitxien laburpenen
bat, baita edozein bidetik heltzen zaizkigunak ere.
Modu honetan, pasadizoen "liburu"
kutuna osatuko dugu. Izan ere, Ortegak esan bezala, "liburua
iraunkorra da; memoria, gauzatuz, objektibatzen duten heinean,
mugatua bihurtzen du hasieran eta mendeetako esanak guztien eskueran
jartzen ditu".
Hemen
doaz bakarren batzuk adibide gisa :
|
| |
Zubian gertatu zen... |
| |
1912an, Zubia ezohiko funanbulu-ikuskizun baten
eszenatoki izan zen. Bere buruari gizon-kometa deitzen zion "Mister
Tebar" zen jardun behar zuena. Soka batez loturik, oholtzatik
behera jauzi zen Zubitik uretara. Akrobazia hori eginez 300 pezetako
dirutza lortu zuen Tebarrek.
Suizida temati batek, tamalez, Zubia aukeratu zuen bere ekintza
burutzeko. Gizon hau hirugarren aldian hil zen oholtzatik salto
eginda.
60ko hamarkadan, gidari berri batek automobila estreinatu eta,
zela esperientziarik eza, zela urduritasuna, balazta eta azeleragailua
nahastu zituelarik, ibilgailu estreinatu berria ibaiaren hondoraino
eraman zuen. Zorionez, gidaria onik atera zen abenturatik, lotsagarri
geratu arren.
|
| |
Ikusi nuen nik Zubia... |
| |
Zubi Esekia sarritan izan da lagungarri bere
ospearen onura jaso asmotan agertutako zenbait produkturen irudi
"grafikoa" zabaltzeko; zerrenda izugarri luze baten artean,
aipatzekoak dira gerra zibila baino lehenagoko edari alkoholiko
bat eta "Play Boy" aldizkariaren denbora libreko atala.
Zenbait filmeren dekoratu ere izan da Zubi Esekia, baina, zeintzuk
izan ziren... ?
Atal honetara, anecdotas@dominio.es
e-mail helbidearen bitartez, egin nahi dituzuen ekarpenen
zain geratzen gara.
|
| ©
Copyright 1.998 All Rights Reserved El Transbordador de
Bizkaia, s.l.
Todos los derechos reservados. El Puente Colgante
® es una marca registrada (TM) de El Transbordador
de Bizkaia, s.l.
|
|